XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Zeuri esker.

Eta guztiz zoroa neritzon egun haretan jasotako barri horreri.

Ezin neban nik hori ezelan be sinistu.

Zelan baina, zelan zure eskutxo maiteak itsaso ikaragarritik irla bat eten?

Hain txikiak ziran, niri gerritik helduta -hain bigunak- barreka ito beharrean baina halan eta guzti be, hazi egiteak poztu ahala arduratu be egingo bazindu lez, urduri: Zu baino haundiagoa naz esanaz, zure okotzaren parean geratzen zan eta nire bekokian behera etorren ule txortatxoa igorzten zenduanean...

Hamazazpi urte beteko dauz.

Datorren hilean.

Gogoratu jatan eta egun ha zure lapurretako irlan igaroko neban itxaropenik barik hurreratu nintzan sutondora, bero bila.

Hango garretan zeu ikusi gura zindudan, kea lez urdina eta luzea, beti gorantzako bidea urratuz, beharbada, oraindik gehiago hazi guran.

Beti ibilten zinan, zeu, gora-goraka.

Lainoak ikutzeko zure esanetatik.